XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MIRANDE ETA KRISTAUTASUNA.

Mirande ez zen kristaurik, gurasoengandik horixe izana bagenuen ere.

Orduko euskaldun batetaz ari gara, 50-gn urteetako batetaz, eta hori ez da esanahirik gabeko zerbait, soil dato gorria.

Ez-kristaurik izateko, kristautasunetik askatu beharra zeukan.

Mirandek, badirudi, krisi larriren baten buruan lortu zuela, gurasoengandiko fedetik askatzea(ik. Ohiko Jainkoari).

Bidezko litzateke krisi haren aztarren bila hastea nire azterketa.

Baina, Miranderen obran dato guti genukeela aparte, nire irudian, krisi hura ez zen izan Mirandek bere pertsonalitatea desarroilatzeko presupostua, libertate irabaztea, besterik.

Mirande idazlea ez zen kristau eta hori zuen bere askatasuna.

Hori lehenengo.

Esan beharrik ez dago, hemen ez zaigula batere axola Miranderen pertsona, psikologia; haren obra baino.

Eta Miranderen obra bere baitan konsistente da, krisi hartatik independiente.

Ez-kristau baten obra da: ez, ordea, kristau izandako baten obra.

(Beti ere, pertsona ez zaigula interesatzen, mugapen askorekin ulertu behar; pertsona baten obra guziz pertsonal batez eta alderdi are pertsonalagoz enplegatzen bait gara: erlijio gorabeheraz).